Jun 18

Libros coeducativos en euskara

IZENBURUA IDAZLEA LIBURUAREN AURKEZPENA
Aitona maitea Abeyá, Elisabet Norberaren autonomia garapenerako laguntza eskaintzen du liburu honek. Protagonista mutiko bat da, denetaz dakiena ( futbolean jolasten, harrikoa egiten, arropa lisatzen e.a.)
Puff, hau nazka! Casalderrey, Fina Mutiko batek bere anaia txikia zaintzen du.
Nere aita etxekoandrea da eta zer? Ugidos, Silvia Izenburuak dioen bezala, aita etxekoandrea da. Ipuin honek etxeko lan bukaezina erakusten du. Marrazkiak gelako kortxeran jartzea aholkatzen dizuegu ( Mikel Valverde ilustratzaile)
Usoa, hegan etorritako neskatoa Zubizarreta, Patxi Beti bezala, maitasunez idatzitako istorioa. Kasu honetan protagonista neska beltza da, gure artean bizi dena. Marrazkiak Asun Balzolak egin ditu.
Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona? Genua, Enkarni  Enkarni Genua denok ezagutzen dugu txotxogilo egilea izan delako eta orain  hemen dugu antzerkia egiteko testu aproposa. Txanogoritxoren ipuna beste ikuspuntu batetik lantzen du. Jon Zabaletaren marrazki bikainak.
Gola katu trapezista Etxaniz, Xabier Golak bere bizia kontatzen digu liburu honetan. Trapezista da eta zintzilikan pasatzen ditu orduak. Hau hunkigarri iruditzen zaio, baina une berean bizia baloratzen ikasi du.
Nik erremerre hitz egiten dut eta zer? Lertxundi, Anjel Aniztasunaz hitz egiten du ipuin honek. Norberak bere burua maitatu behar duela erakusten du.
IZENBURUA IDAZLEA LIBURUAREN AURKEZPENA
Elisabete lehoi domatzailea Landa, Mariasun Neska ausarta eta abenturazale baten istorioa, abentura arriskutsua gainera.
Aita despistatu bat Gregory, Josep Batzuetan gurasoak onartu behar ditugu, beren gauza on  eta txarrekin. Bukaerazoriontsua du maitasuna hor dagoelako
Eta handia egiten naizenean zer? Abeyá, Elisabet Ume txikiei zuzendutako ipuina. Norberak bere lanbidea hautatu behar du, genero estereotipoak sahiestuz.
Markel, Maddi eta Maluta Nostlinger, Christine Bi lagun dira eta beraiekin batera zakurra. Denok elkarrekin bidaia egiten dute. Bi lagun hauek neskatoa eta mutikoa dira. Neska eta mutila bikoitekidea izan gabe lagunak izan daitezkelako gustatu zaigu.
Kaskarintxo Landa, Mariasun Neska ausarta eta abenturatzailearen istorioa, Afrikara joan den neskatoak bere abentura harrigarriak eta korapilatsuak kontatuko dizkigu.
Honelakoxea da nire arreba eta zer? Sagarzazu, Pako Denok ezberdinak gara eta zer? Liburu hau ere ezberdina da, horregatik dugu gustuko.
Leireren opor miresgarriak Ortiz de Landaluze, Agurtzane Euskal Herriko mitologia eta abenturak lotzen dituen ipuina da. Neska ausarta eta jakinminez beterikoa.
Franzen oporretako kontuak Nostlinger, Christine Franzen gurasoak udako oporretan lanean daudenez udaleku batera joan behar du.Hr bere pozak, azaroak eta konponketak azaltzen dira.
Etorriko zara nirekin? Calleja , Seve Bi neska eta euren familiak oso-oso ezberdinak dira eta hain alde handia egitea dibertigarri iruditzen zaie.
Ez gara berdinak, baina berdin da Calleja , Seve Adiskidetasuna gai nagusia da. Honez gain aniztasunaz ere mintzatzen da.
Derrigorrez, muxurik ez Mebes, Marion Adin txikikoekiko sexu bortizkeriaren prenbentzioan laguntze du liburu honek.
Txitoen istorioa Atxaga, Bernardo Protagonistak txitoak dira, baina ez nolanahiko txitoak. Hauei kalean egotea eta zinemara joatea izaugarri gustatzen zaie beren amari esker. Ama hau bere txitoak ateratzeaz arduratu da. Gero “ bukaeran ateratzen den pertsona ona” gizonezkoa da.
Jonas eta hozkailu beldurtia Igarabide, Juan Kruz Egun batean ama ogia erostera joan zen bere mutikoa bakarrik utzita. Baina mutikoa oso beldurtia zen eta ……….
Alex Landa, Mariasun Etorkizuna ikusten duen mutikoa da. Mementu honetan ospitalean dago zerbait gertatu zitzaiolako. Buruan  neskato baten izena dauka.
Iholdi Landa, Mariasun Istorio motzez beteriko ipuina. Hausnarketa egiteko istorioak bai zure buruaz baita besteekiko harremanez ere bai
Txan fantasma Landa, Mariasun Adiskidetasunari buruz mintzatzen da eta batez ere denok kariñoa behar dugula ongi bizitzeko adierazten du.Mariasun Landaren ikuspuntua hezkidetzaren aldekoa izan da beti
IZENBURUA IDAZLEA LIBURUAREN AURKEZPENA
Partxela Landa, Mariasun Mariasun Landaren ikuspuntua hezkidetzaren aldekoa izan da beti. Abenturazko ipuina eta protagonistak badaki oso ondo jendea sendatzen belarrez eginiko botikekin.
Franzen eskolako kontuak Nostlinger, Christine Franzek eskola berri batean hasi behar du baina egokitu zaion irakaslea ez du gustuko.
Magalik badaki Patxi Zubizarreta Magalik ez daki zer egin handitan, baina pista ematen dio bere ahizpak New Yorketik itzultzen denean.
Kika supersorgina eta piratak Knister Bilduma da. Itsasontzi batera doa eta aurre egin behar die arazo guztiei.
Izeba Mariasunen ipuinak Sarrionaindia Joseba Ipuin motzez osaturiko liburua.Izeba Marasunen kontuak et burutazioak.
Nire osaba Teo Mateos, Pilar Liburu honen protagonista ez da ohiko heroia. Gizon  honi gauzak lortzea , batzuetan gaizki ateratzen zaizkiolako, baina gauzak egiten jarraitzen du.
Xola eta Anjelito Atxaga, Bernardo Bisitan baserri batera doaz Xola eta Anjelito. Hirikoak eta herrikoak hain ezberdinak gara? Beharbada bai baina oso lagunak izan gaitezke.
Enekoren soineko arrosa Fine, Anne Egun batean Eneko eskolara doa soineko arrosa jantzita. Honek aukera ematen dio ikusteko gizarteak zer nolako eragozpenak jartzen dizkien emakumezkoei.
Nur eta herensugearen tenplua Martinez de Lecea Toti Nur Txinan bizi da. Bere adiskide berria desagertu da eta bere bila doa.
IZENBURUA IDAZLEA LIBURUAREN AURKEZPENA
Kaliforniako neskak Iturralde Joxemari Kalifornira doaz, leku urrun eta ezezagn batera. Hor istorio bitxiak eta ustegabekoak gertatuko dira.
Kika supersordina etaDrakularen gaztelua Knister Bilduma da. Drakularen gaztelura doa eta aurre egin behar die arazo guztiei.
Nur eta ohian misteriotsua Martinez de Lecea Toti Nur bilduma da eta neska abenturazaleak ateratzen dira. Altxorraren bila doaz,
Urdaburutarrak Browne, Anthony Etxeko lan guztiak konpartitu egin behar direla argi eta garbi azaltzen du. Argazkian ikus dezakegu nork hartzen duen ardura etxe horretan.

Deja un comentario

Tu email nunca se publicará.